XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NOLA EGIN GURE ALDIZKARIA?.

- Bakoitzak zer egin aurrez ikustea komeni da: marrazki, ipuin, bertso, txiste, hitzjoku, asmakizun, artikulu...

- Hauzoka berriekarleak izendatu.

- Eguneroko berri interesgarriak jaso periodikoetatik.

- Nola inprimatu, izanen zaizue zailenetarikoa.

(Ikus SAIOKA 3 Osagarriak, 120... horrialdeetan).

Irakasle edo beste norbaitek lagunduko dizue klitxeak jotzen, multikopiagailua erabiltzen etabar.

- Irakurleak mintzo saila....

Ba da idazle onik gaur Euskal Herrian.

Zuek hala izanen ote zarete?.

Bide bakarra dago horretarako: idaztea.

Hona hemen euskal letretako langile bizkor bat: Txillardegi: Gure aldizkarietan hamaika artikulu idatzi ohi du.

Gauza asko erabaki beharko duzue guztion artean.

- Zer izen eramanen duen.

- Zertarako eginen duzuen.

- Norentzat.

- Zer gai.

- Zenbat ale.

- Maiztasuna.

- Zenbat kobratu ale bakoitza.

- Nola zabaldu.

- etabar....

Nork nahi du gure...... (izena) aldizkaria, labetik ateratako opil berri berria?.